Map Graph

Dantzaleku (Altsasu)

Dantzaleku Altsasuko dermioa da, San Pedroko baselizarantz bidean. Bertan daude kirol instalazio nagusiak: igerilekuak, bi futbol zelai eta atletismoa egiteko pista. Gainera merendatzeko hainbat mahai eta su-toki ere badira. Dermioaren mendebaldean siets bat dago, orain dela urte batzuk berreskuratu dena eta bertan Txuspo Poyo artistak etxola bat eraiki du zuhaitz batean.

Read article